Lehiaketak

 
Zumaiako XXIX. Argazki Lehiaketa. Joxe Juan Azkueren oroimenez:

 

Udal kultura sailak iragarri du zuri-beltzezko argazki lehiaketa honen gaia: Arkitektura. Argazkiak aurkezteko epea uztailaren 3an amaituko da.

 

Hemen duzue lehiaketaren oinarriak:

 

1. Parte-hartzaileak: Edozein argazkizalek har dezake parte.

 

2. Modalitatea: Argazkiak paperean, kolore bakarrean. Laborategiko edozein manipulazio edo teknika erabil daiteke. Argazki digitalak ere ontzat emango dira, baina euskarriak papera izan behar du.

 

3. Gaia: “ARKITEKTURA”.

 

4. Lan kopurua: Bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

 

5. Berezitasunak: Lanaren alde txikienak gutxienez 18 cm izan beharko ditu; lan guztiak 40x50 cm-ko kartulina edo passpartout batean ezarrita aurkeztu beharko dira.

 

6. Igorketa: Lanak honako helbidera bidali behar dira: Alondegia Kultur Etxea, Erribera kalea 23, 20750 Zumaia. Tel. 943 86 10 56.

 

7. Aurkezpena: Lan bakoitzak atzean bere izenburua izan beharko du eta horrekin batera kartazal itxi batean honako datuak: izenburua, egilearen izena, nortasun agiriaren zenbakia, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.

 

8. Epea: 2017ko uztailaren 3a.

 

9. Epaimahaia eta erabakia: Epaimahaia argazki munduko pertsona adituek osatuko dute, eta haien erabakia aldaezina izango da. Erabakia uztailaren 28an emango da jakitera, Alondegia kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean, eta bertan emango dira sariak. Euskal Herriko lehen hiru sailkatuak Argizaiola txapelketaren finalerako sailkatuko dira.

 

10. Sariak:

  1. 500 euro eta garaikurra.

  2. 300 euro.

  3. 200 euro.      

 Zumaiako onenari saria: 250 euro.

 

Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

 

11.Jabetza: Lan sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere egilearen izena aipatuta.

 

12. Erakusketa: Aurkezten diren argazki onenekin erakusketa bat egingo da Alondegia kultur etxean, uztailaren 28tik abuztuaren 15era bitartean. Aukeraketa epaimahaiak egingo du.

 

13. Oharrak:

a) Ezingo izango da beste lehiaketa batean saritua izan den argazkirik aurkeztu, ezta aurrez lehiaketa honetan aurkeztua izan denik ere.

b) Sarituak izan ez diren lanak erakusketa bukatu eta ondorengo hilabetean jaso ahal izango dituzte egileek. Norbaitek bere argazkiak etxean jaso nahi baditu, aurkezpen momentuan adierazi beharko du eta bi aukera izango ditu: gutun- azal aurre-zigilatu bat gehitu posta ziurtatuz jasotzeko, edo mezulari bat bidali bila, kultur etxearekin aurrez adostutako datan. Epe horretan jasotzen ez diren argazkiak Udalaren eskuetan geratuko dira; Udalak argazkiak erabiltzeko aukera izango du, betiere helburuak kulturalak izanik, eta inoiz ez irabazi asmoekin; argazkiak erabiltzean beti egilearen izena aipatuko da eta ezin izango da argazki hauetan inolako aldaketarik egin, ezta mozketarik ere, egilearen baimenik gabe.

c) Lanak kontu handiz erabiliko badira ere, antolatzaileek ez dute beren gain hartzen lanen bat kaltetzearen edo galtzearen ardura.

d) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar. 

 

 

Oinarriak hemen deskarga ditzakezu:

 

 

 

 

 

 

 © 2019 DISTIRA - Zumaiako Argazki Elkartea

        

Aviso legal