ZUMAIAKO XXXVI. ARGAZKI LEHIAKETA

ARGIZAIOLA LEHIAKETARAKO SAILKAPENA, 004/2024

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren lehen hiru sailkatuek Argizaiola lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke:

https://federacionfotovasca.org/eu/argizaiola/bases-argizaiola



OINARRIAK


1. Edozein argazkizalek har dezake parte.


2. MODALITATEA: artxibo digitalak.


3. Parte-hartzaileko 4 lan gehienez. Ezin izango da aurkeztu 2024/01/01 baino lehen lehiaketaren batean saritutako argazkirik. Parte-hartzaileak irudiak alda ditzake digitalki, baldin eta argazki-edukia nagusitzen bada, eta irudiaren eduki guztiak egilearen jatorrizkoa izan beharko du.


4. SEKZIOAK: Monokromoa. Gaia: MUSIKA


5. NOLA PARTE HARTU: Internet bidez. Izen-ematea, irudien bidalketa, eta parte hartzeko ordainketa,  webgunearen bidez egingo dira, hango programa informatikoaren argibideei jarraituz.

Ez da onartuko egilea edo izen artistikoa identifikatzen duen sinadurarik edo ur-markarik duen obrarik. Ezta irudia nolabait markoztatzen duten markoak edo bazterkiak dauzkatenak ere. 


Argazki guztiak egileak egin beharko ditu oso-osorik, eta ezin izango dute elementurik izan haren egiletzatik kanpokoak. 


Ez da onartuko AAak (Adimen artifiziala) partzialki edo erabat sortutako obrarik.Erakundeak eskubidea du arau hau betetzen ez duen edozein irudi baztertzeko, eskura dituen baliabide guztiak erabili ahal izango ditu, teknologikoak izan ala ez, eta, hala badagokio, irudi hori deskalifikatu saritua izan ondoren.


Formatua: JPG. 1920 pixel alderik luzeenean, 72 ppp-ko bereizmena.

Kolore eremua sRGB izatea gomendatzen dugu. Artxiboek ezingo dute 1 Mb baino handiago izan.

Horrez gain, artxibo bera eskatzen da bereizmen handian, erakusketarako hautatutako lanak inprimatu ahal izateko: JPG, 4000 pixel alderik luzeenean, 254 ppp, sRGB kolore eremua edo bestela, Adobe 1998.

Ez da onartuko egilea edo izen artistikoa identifikatzen duen sinadurarik edo ur-markarik duen obrarik. Ezta irudia nolabait markoztatzen duten markoak edo bazterkiak dauzkatenak ere.


6. PARTE HARTZEKO ORDAINKETA: 10 € egileko, aurkeztutako argazki kopurua edozein dela ere. Ordainketa PayPal bidez egin beharko da,  webguneko inprimakitik, hango programa informatikoaren pausoei jarraituz.


7. IZEN-EMATE EPEA: 2024ko ekainaren 4a.


8. Epaimahaia argazki munduko hiru pertsona adituk osatuko dute, eta haien erabakia aldaezina izango da. Erabakia 2024ko ekainaren 25ean emango da jakitera.


9. SARIAK:

           1. saria: 500 € eta XXXIV. lehiaketako argazki-katalogoa

           2. saria: 300 €

           3. saria: 200 €

           Bertako saria, lehen zumaiarrarentzat: 250 €

Parte-hartzaileek ezingo dute sari bat baino gehiago eskuratu.

Dirutan jasotako sariei legeak ezarritako atxikipenak egingo zaizkie


10. Saritutako lanak Zumaiako Udalaren esku geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea izango du, betiere egiaren izena aipatuta.


11. ERAKUSKETA: ahalik eta hedapen handiena emateko, erakusketa bat antolatuko da Alondegia kultur etxean, epaimahaiak hautatutako 36 argazki onenekin, uztailaren 24tik abuztuaren 11ra, lanak 40x50 cm-ko markotan ipinita, egilearen izenarekin batera.


12. KATALOGOA: erakusketarako hautatutako lanekin, katalogo bat egingo da eta webgunetik jaitsi ahal izango da. Katalogoko argazkietan irudi bakoitzaren egilearen izena agertuko da.


OHARRAK:

(1) Monokromoa: zuri-beltzean eginiko lan bat, gris argienetik (zuritik) gris oso ilunera (beltzera) doana, grisaren ñabardurak dituen lan monokromoa da. Zuri-beltzean eginiko lan bat, oso-osorik kolore bakar batean biratuta izan bada, zuri-beltzeko kategorian onartu daitekeen lan monokromoa izango da. Aitzitik, zuri-beltzean eginiko lanen bat zatikako biraketaz edo bestela erantsitako koloreren batez landuz gero, koloreko lana bilakatuko da (polikromoa), hots, ezingo da monokromo kategorian sailkatu.


(2) Partehartzaile bakoitzari posta elektronikoz jakinaraziko zaio lehiaketaren emaitza


(3) Parte-hartzaileek aurkeztutako lanen gaineko eskubideak aitortzen dizkiete lehiaketako antolatzaileei, sarituak zein finalista izan diren lanak argitaratzeko eta zabaltzeko; baita ere horiek erabiltzeko lehiaketaren sustapenean, antolatuko den erakusketan ikusgai jartzeko eta hurrengo ediziotako lehiaketan erakusteko. Bestalde, eta lehiaketaren emaitzak komunikabideetan ikusarazteko, irabazleek eta finalistek onartzen dute egindako lanak doan erreproduzitzea, betiere egilearen izenarekin batera. Azkenik, onartzen dute ere bere izena argitaratzea, irabazle edo finalista gisa, eta baita ere bere irudia zabaltzea.


(4) Parte-hartzaileek aurkeztutako lanen gaineko eskubideak aitortzen dizkiete lehiaketako antolatzaileei, sarituak zein finalista izan diren lanak argitaratzeko eta zabaltzeko; baita ere horiek erabiltzeko lehiaketaren sustapenean, antolatuko den erakusketan ikusgai jartzeko eta hurrengo ediziotako lehiaketan erakusteko. Bestalde, eta lehiaketaren emaitzak komunikabideetan ikusarazteko, irabazleek eta finalistek onartzen dute egindako lanak doan erreproduzitzea, betiere egilearen izenarekin batera. Azkenik, onartzen dute ere bere izena argitaratzea, irabazle edo finalista gisa, eta baita ere bere irudia zabaltzea.


(5) Adierazitako baldintzak betetzen ez dituen obra oro automatikoki deskalifikatuko da.


(6) Jasotako artxiboak, sarituak eta finalistak ez direnak, lehiaketa amaitu ondoren suntsitu egingo dira.


(7) Antolakundeak ebatziko du sortzen den edozein gorabehera, oinarrietan islatu ez bada.


(8) Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan ezarritako guztia onartzea dakar.