DISTIRA Zumaiako argazki elkartea da. DISTIRA kultur entitate bat da eta bere xede nagusia argazkigintzaren garapena bultzatzea eta Zumaiako zein inguruko zaleak biltzea da. Gaur egun gure elkartearen egoitza Zumaiako Odieta Kalea nº2, lehen soilairuan dago.

DISTIRA 1990 urtean sortu zen, eta orduz geroztik urtero udaletxearekin kolaboratzen du egitazmo ezberdinetan, besteak beste B/N nazio lehiaketa, Udaberriko Rally-a eta “Olarro eguna”ko Rally-a.

Gainera, urteko antolatzen dugu Argazkilaritza digitaleko oinarrizko ikastaroa edo argazki ukituen ikastaroa (Photoshop, Lightroom…).

DISTIRAK, 22 bazkide ditu, eta astean behin gure lokalean biltzen gara argazki-solasaldiak, proiekzioak, tailerrak, teknika eta konposizioari buruz komentarioak, hitzaldiak ,... edo sortzen den edozein aktibitate bultzatzeko.

Baina asteko gainerako egunetan ere etortzen dira bazkideak gure egoitzara, beren esku jarri diren prestazioak erabiltzera; haien artean, tresna informatikoak edo estudioa daude eta hainbat jarduera aurrera eramatera, hala nola, tailer digitalak, hainbat bilera eta ez ohiko izaerako beste ekimen batzuk ere bai.

Bestalde, taldekako argazki irteerak dira DISTIRAn maiztasunez egiten diren jardueretako batzuk. Bazkideen artean egiten diren “ttoparez” gain (gauean, goizean eta abar) gutxienez, urtean behin asteburuko txango bat egiten dugu beste toki batzuk ezagutzeko eta taldeka argazkiak egiteko.

DISTIRAren bizitza sozialari buruzko guztia hedatzeko gure web gunea eta Facebook-a daukagu.


DISTIRA Zuzendaritza Batzordearen osaera:

  • Presidentea: Ana Alcorta
  • PresidenteordeaIbai Artetxe
  • Idazkaria: Willem Prinse
  • Diruzaina: David De LLodio



GURE PATROZINATZAILEA:  Arcadina - Argazkilarientzako negozio konponbideak


Distira Zumaiako Argazki Elkartea - logo-arcadina-png.png

Zure online argazki-negozioa hazteko soluzioa.

Sortu webgune bat modu sortzailean, doako domeinuarekin, eta aldatu diseinua nahi duzunean.

Saldu zure argazkiak deskarga digitalarekin edo formatu profesional eta esklusiboetan Arcadina Labsekin. Saldu zure bideoak eta argazki-zerbitzuak ere.

Eraman zure egungo negozioa argazkigintzako webgunera eta handitu zure diru-sarrerak. Bezero pribatuen arloaren bidez, zure bezeroek argazkiak eta bideoak pribatuan ikusi, aukeratu, deskargatu edo eros ditzakete.

Gainera, DISTIRAko bazkide bazara, % 20ko deskontua izango duzu aukeratzen duzun edozein prezio-planen altan. Kontsulta iezaguzu eta azalduko dizugu nola, oso erraza da. Arcadina.com/distira helbidean sartzen bazara, deskontua agertuko zaizu Arcadinarekin hilabeteko edo urteko web-plan bat kontratatzen duzun unean.



HARPIDETU GURE newsletter:

Harremanetan jarri ahal izateko.
Robota ez zarela egiaztatzeko.
Egin klik estekan gure lege oharra irakurtzeko.
* Beharrezko informazioa