Argazki ikastaroa

2024ko martxoak 26 - Tailerrak eta ikastaroak -

ARGAZKI IKASTAROA


Apirilaren 22tik ekainaren 3ra, Distira argazki elkarteak argazkigintzan hasteko ikastaroa emango du. 

Ez da beharrezkoa argazkigintzari buruzko aldez aurreko ezagutzak izatea, ikasteko gogoa eta argazki-kamera besterik ez duzu behar.

22 prestakuntza-ordu izango dira, 1,5 orduko klaseetan banatuta. Ordutegia astelehen eta asteazkenetan izango da, 18:30etik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 100 €-koa besterik ez da izango.

Izena eman nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, bidali mezu bat distiraelkartea@gmail.com helbidera.

Distira Zumaiako Argazki Elkartea - cartel-curso-fotografia-abstracto-beige-20240326-100720-0000.png
Distira Zumaiako Argazki Elkartea - copia-de-copia-de-cartel-curso-fotografia-abstracto-beige-20240327-155511-0000.jpg
Partekatu 
Aurrekoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak