Olarrueguneko Sari Banaketa 2026

Olarroeguna 2026 argazki-rallyan 43 lagunek hartu dute parte guztira, bi mailatan banatuta: 16 urtetik beherako 11 parte-hartzaile eta 16 urtetik gorako 32.
Haur mailan 11 parte-hartzaile izan dira: 5 neska eta 6 mutil. Jatorriari dagokionez, 9 zumaiarrak ziren, eta 2 Zumaiaz kanpokoak.
Helduen mailan 32 lagunek hartu dute parte: 9 emakumek eta 23 gizonek. Horietatik 12 zumaiarrak ziren; gainerakoak, berriz, Arroa Behekoak, Arroa Goikoak, Azpeitikoak, Bergarakoak, Donostiakoak, Tolosakoak, Gasteizkoak, Zaldibarkoak eta Zarauzkoak.
Helduen mailako parte-hartzea apur bat jaitsi da; haur mailakoa, berriz, bere horretan mantendu da. Aurtengo berritasun gisa, haur mailan lehen sari bat ematea erabaki da.
Bestalde, antzeman dugu parte-hartzaile batzuek ez dituztela lehiaketaren oinarriak irakurri. Aurten egindako aldaketek, batez ere, argazkiak hautatzeko orduan eragin diete. Horregatik, oinarriak eta haien berritasunak arretaz irakurtzearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.

Roberto Madariaga (3.), Sandra Gallego (2.), Anael Corea (Helduen irabazlea) eta Iker Barbero (Zumaiako onena)