Argazki lehiaketa: Gabonak Zumaian

2021eko abenduak 16 - Beste lehiaketak -

Zumaiako udalak argazki lehiaketarako deia egin du: Gabonak Zumaian. Nahi duten argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute, oinarri hauen arabera: oinarriak

​

Argazkiak edozein gailu digitalekin hartu ahal izango dira (kamera, mugikorra, droina...), eta urtarrilaren 16a baino lehen bidali beharko dira helbide elektroniko honetara: distiralekartea@gmail.com

​

Epaimahai kideak Zumaiako Distira Argazki-elkarteko 3 kide izango dira.

​

Lehiaketaren irabazleak 150 €-ko saria jasoko du baletan Zumaia Elkarteko establezimenduetan erabilzeko.


Gertu merkatarien elkarteak 100 €-ko txartel bat jarriko du elkartearen establezimenduetan erabiltzeko. Txartel hori lehiaketaren bigarren saria izango da.

​

Era berean, kategoria bat ezartzen da 16 urtetik beherakoentzat. Kategoria horretan, irabazleak 50 €-ko saria jasoko du baletan, Zumaia Elkarteko establezimenduetan erabiltzeko.

​

Gainera, lehiaketako parte-hartzaile guztien artean 50 euroko txartel bat zozketatuko da, Juanjo Larrañagak harategian erabiltzeko.

​

Animatu parte hartzera!!!

imagen
Partekatu 
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak