Distira argazki elkartearen III. erakusketa kolektiboa

29 de Iraila, 2016 - Erakusketak -
Aurten Aita Mari, zumaiako Mariñel handiaren heriotzaren 150 Urteurrena ospatzen dugu. Bizitza itsasoan galdu zuen beste untzi bateko tripulazioa salbatu nahirik. Distira elkarteko kideok urtemuga honekin bat egin nahi izan dugu, kulturako departamentuaren deiari jarraituz.

Hori dela eta urte hasieran erabaki genuen aurtengo Argazkigintzako erakusketa kolektiboan gai nagusia “ ITSASOA “ izatea.

Guztira 14 bazkideen 36 irudi osatzen dute erakusketa.

Gehienbat gure inguruko , Zumaiako, euskalherriko eta kantauriko argazkiak ekarri nahi izan ditugu, baina badaude Distirako kideek bisitaturiko urrutiko itsasoen irudi batzuek ere.

Gure imagin hauek ez dute nahi izan Itsasoaren edertasuna bakarrik isladatzea, gure ohituren indarra ere ezagutarazi nahi dute: olagarroaren arrantza, sareen eskuzko konponketa, kaxarranka,…

Eta nola ez, gure miresmena islatu nahi izan diogu itsasoaren inguruko jende guztiari, arrantzale, batelero, surfista…

Gainera erakusketa honetan ezin izan dugu ahaztu gure lagun eta bazkide izandako Joxe juan Azkue. Iadanik lau hilabete igaro dira gure aldetik bapatean joan zela, baina guretzat hemen jarraitzen du eta horrela nahi izan dugu konpartitu.

Erakusketaren argazkien artean berak utzitako artelanak ere agertzen dira (bi obra), honetaz gain bere oroimenez gainera bideo montai bat osatu dugu bere urteetako argazki ugari eta ederrekin.

Distira elkarteko bazkide orok, erakutsi zigun guztia argazkigintzari buruz eta pertsona bezela gogoan eta bihotzean dugu.

Joxe juan-en omenezko bideoa erakusketa irauten duen bitartean gelditu gabe , ipinita edukiko dugu.

“Itsasoa” Erakusketa urriaren 16rarte egongo da irekita, oxford-eko areto honetan 18:00tik – 20:00ra.

Distira argazki elkartearen III. erakusketa kolektiboa - kartela
Expo distira 2016
Partekatu 
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak