Iván Rodríguezek Arroa Beheko Udaberriko 2. Argazki Rallya irabazi zuen, "16 urtetik gorakoak" kategorian 1. postuan geratuz. "Argazkilaritza Onena"ren saria ere eskuratu zuen.
Jorge Murgiondo 3. postuan geratu zen "16 urtetik gorakoak" kategorian.
"Ezkaizto" Arroa Beheko Auzo Elkarteak Udaberriko Argazki Rallya antolatu zuen bigarren urtez jarraian. Gure bi kidek, Eduardo Merinok eta María Roak, Rallya antolatzen lagundu zuten.
Rallya ekainaren 5ean ospatu zen eta argazkilariek argazkiak atera behar izan zituzten antolatzaileek markatutako ibilbide batean. Bost gai atera zituzten: "Baserria", "Bakarrik", "Berdea horiarekin edo zuriarekin", "Oxidoa" eta "Erlojua".
Argazki Rallyan Distirako 5 kidek hartu zuten parte: Angel Aldalur, Iván Rodríguez, Sonia Álvarez, Jorge Murgiondo eta Eduardo Merino.
Sari banaketa ekainaren 24an izan zen, 19:30ean, Arroa Behean.
Rallyko epaimahaian Distirako bi kidek hartu zuten parte: Soraya López y Eva Franco.