Urte bete Joxe Juan gabe

2017ko maiatzak 21 - Besteak -
Gaur urtea betetzen da gure laguna eta kidea Joxe Juan hil zela.

Urtea pasa da, baina, oraindik atzo izan zela dirudi, gure oroitzapenean egunero baitago.

Aste honetan udaberriko irteera prestatzen ari gara, bertara berak ez zuen hutsik egingo; bere jakinduria, alaitasuna eta prestutasunarekin. Irteera horretan bere hutsunea izango dugu, egunero gertatzen zaigun legez, Joxe Juan beti izango baita Distirako eta gure bihotzetako parte.

Distiratik bere senitarteari, lagunei eta ezagutzeko zortea izan zuten guztiei besarkada handi bat bidali nahi diegu. Animo guztioi!
Joxe Juan web
Partekatu 
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak