Zumaiako XXIX. Argazki Lehiaketa-irabazleak eta erakusketa

29 de Uztaila, 2017 - Sariak -
2017/7/28an 19:30ean zabalduko da Oxford aretoan XXIX. Argazki Lehiaketako erakusketa, argazki irabazleekin eta lan onenen hautaketa batekin atondutako erakusketa. Irekieran Distira Argazki elkarteko kideak izango dira eta lehiaketaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Egunero egongo da zabalik abuztuak 14 arte, 18:30-20:30 ordutegian


Aurtengo gaia ‘Arkitektura’ izan da eta lehiaketaren irabazlea Diego Pedra Benzal, ‘Torres’ argazkiarekin


Gainontzeko sariak honakoak izan dira:

2. saria: Pedro Luis Ajuriaguerra Sáiz, ‘Niemeyer’

3. saria: Rubén Redondo Herrero, ‘Ysios’

Zumaiar onenari saria: Jorge Murgiondo Gallastegi, ‘Erdi Aroko Dorrea’


Saritutako lan hauekin batera, ondorengo argazkilarien lanak ere hautatu ditu epaimahaiak erakusketarako: Miguel Cavero Carazo, Joseba Leturia Berasategi, Jose Agustin Gurrutxaga Garagarza, Gerardo García González, Oskar Gaskon Marañón, Javier Yarnoz Sánchez, Imanol Mondragon Albizua, Javier Ortiz Moreno, José Beut Duato, Francisco Senón Rubio, Margarita Mata Ortiz, Xavier Ferrer Chust, Juan Manuel Maroto Romo, Xabier Mata Moya, Angel Martínez Pérez, Andrés Lozando del real, David de Llodio Olaizola, Peio Romatet Esteibar, Angel Aldalur Zubia eta Soraya López López


Zorionak denei!

BN 2017 web
Partekatu 
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak