Oscar Manso Navasek irabazi du Zumaiako XXX. argazki lehiaketa

2018ko uztailak 27 - Sariak -


Atzo arratsaldean banatu ziren Zumaiako XXX. Argazki Lehiaketako sariak Alondegiko Oxford aretoan. Horrekin batera zabaldu zen lehiaketara aurkeztutako 36 lan onenekin osatutako erakusketa.

Epaimahaiaren arabera, irabazlea Oscar Manso Navas izan da Hope lanarekin. Bigarren saria Luis Leandro Serranok irabazi du Eva con velo lanagatik, eta hirugarrena Pili Garcia Pitarchek Tea transport X lanagatik.

Azken bi hauek kataluniarrak dira eta ezin izan zuten sari banaketa ekitaldian egon. Zumaiar onenaren saria Juan Ramon Llavori Romatetek irabazi du Duong Lam lanarekin. Llavori Donejakue Bidea egiten ari da eta saria bere anaia Felixek jaso zuen.

Manso Navasen beste argazki bat ere jasotzen da erakusketan, biak bularreko minbizia izan zuten. "Egoerari horretatik pasatzen ari diren emakume ausart guztiei dedikatzen diet saria", esan zuen irabazleak.

Lehiaketara aurkeztutako 36 argazki onenekin osatutako erakusketa zabaldu da Alondegiko Oxford aretoan.

Erakusketa hau abuztuaren 15era arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:30etik 20:30era.
Entrega premios XXX concurso-4
Partekatu 
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak