Zumaiako XIV argazki rallya "Olarro Eguna"

2018ko abuztuak 20 - Beste lehiaketak -

Datorren Irailaren 15an, Larunbata , Zumaiako XIV Argazki rallya ospatuko da Zumaian, “Olarro Eguna” aprobetxatuz. 

Aurten berrikuntza garratzitsuak izango dira Rallyaren oinarrian eta funtzionamenduan.

Lehenengoa, inskripziorako tokia, aurten, Oxford Aretoan (erribera kalea, 23 behea – (Portu zaharrean) izango dela eta ez Turismo bulegoan aurreko urteetan bezela. 

Inskripzioa 10€ koa izango da nagusientzat (16 urtez azpikoentzak inskripzioa debalde). 

Baina aurten “bazkari popularrerako “ ticket bat jasoko du nagusi bakoitzak inskripzioarekin batera. 

Beste aldaketa bat, gai bakarra izango du Rallyak aurten : “Olarro eguneko Jaia” 

Aurkeztutako kolekzioen: Epaimahaia, proiekzioa eta sari banaketa egun berean egingo da, hau da, Larunbatean, Irailak 15an. 

Rallyaren oinarriak hemen jartzen dizugu, bertan informazio eta zehetazun oro aurki ditzazkezu. 

Animatu eta etorri argazki egun dibertigarri bat pasatzera.

XIV olarro eguna
Partekatu 
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak